ezagutu gaitzazu

Kristina eta Zuriñe gara, ehungintzako profesionalak. Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat jantzi egokiak sortu eta egiten ditugu.

Badakigu jantzi erosoagoak behar dituztela, eder egiten dietenak eta beren egunerokotasuna zein zaintzen dituzten pertsonena erraztuko dutena.

Ezagut ezazu jantziak

Gure jantzi guztiak erabiltzailearentzat erosoak eta politak izateaz gain, zaintzen eta janzten duen pertsonarentzat erosoak dira.

Irudietan ikusten den jaka bakeroa bezala, sortzen ditugun jantziek atzealdeko irekidura dute belkroarekin. Hala, mahukak erosotasunez jarri daitezke, jantzia atzealdetik irekita dagoen bitartean.

Aurrealdeko botoiak imanarekin ixten dira, eta poltsikoak alderantziz daude josita, eskuak gurutzatuak sartu ahal izateko, bestelako ahaleginik egiteko beharra izan gabe.